lunes, 7 de septiembre de 2009

Orain kurtso berria hastear dago eta bertoko haurrekin batera, beste herrialdetako haurrak hasiko dira eskolara joaten. Hauetako batzuk, txikiak izango dira eta haur hezkuntzan hasiko dira, honek hemengo batzuk bezala ez dute euskera jakingo eta txikitatik ikasiko dute hizkuntza berri hau ia sailtasunik gabe. Baina beste batzuk nagusiagoak izango dira eta hauek bai izango dituztela zailtasunak hizkuntza berria ikasteko eta bertoko talde baten barnean integratzeko.
Hizkuntza kontua dela eta, eskola askotan, euskera ordu gehiago eskaintzen zaizkie haur hauei eta programa desberdinak egiten dira haur hauek hizkuntza ikas dezaten. Baina mota honetako programak ez dira bakarrik eskoletan egiten; Durangon badago aisialdi talde bat non haur etorkinak arratsaldero joaten dira eta bertan ekintza desberdinen bidez umeak euskera ikasten dute. Proiektu honen hoberena da ez dutela liburuekin ikasten, haur hauek hitz egiten eta hizkuntzan barneratzen ikasten dute eta, modu dibertigarri honetan gehiago eta gustorago ikasten dute hizkuntza.

miércoles, 2 de septiembre de 2009

Uda dela eta, burura etortzen zait gai honekin zerikusia duen beste gai bat. Durangaldean ( eta suposatzen dut beste leku batzuetan ere egiten dela) uda guztietan haur errusiarrak eta saharatarrak etortzen dira. Haur hauek udaren hasieran etortzen dira eta hau bukatzerakoan bueltatzen diera euren jatorrizko herrialdeetara. Hauetako askok, ume zurtxak dira baina beste batzuk badaukate familia.
Familia askok parte hartzen dute proiektu honetan eta gehienak urtero errepikatzen dute esperientzia hau, gainera urtero ekartzen dute ume bere euren etxera. Familia hauek oso esperientzia ona, hezgarria eta polita dela diote; haurrek ia ezer edukitzetik datozte eta, hasieran batez ere, oso eskertuak daude ematen zaizkion gauzekin. Haurrek ere oso pozik egoten dira hemen eta mundu berri bat ezagutzen dute: igerilekura egunero joaten dira, nahi duten guztia jaten dute, nahi duten guztia erosten diete...
Baina txarrena, joateko orduan heltzen da; familiak maitasun hasko hartzen diete haurrei eta haurrek familiei eta momentu txarrak pastzen dira. Gainera, haur saharatarren kasuan, adin batera heltzerakoan ezin dira gehiago etorri eta hau kolpe handia izaten da familientzako eta haurrentzako.
Baina badude familia askok urtean zehar proiektuarekin jarraitzen dutenak eta bidaiak antolatzen dituzte haurrak bisitazen joateko eta gauzak eramateko.
Niri proiektu hau asko gustatzen zait pentsatzen dudalako aukera hona dela haur batzuentzako euren errealitatetik irtetzeko hilabete batzuetan zehar, denbora gutxi da, baina oso onuragarria da haurrentzako.
Orain arte, batez ere hitz egin dut haur etorkinei eta eskolari buruz, baina haur eta gazte hauek eskolatik irtetzen direnean badute ere bere bizitza eta batzuentzat ez da erreza eguneroko bizitza horreri aurre egiteak.
Askok, eskolatik irtetzerakoan, etxera joan behar dira bertan laguntzeko edo bere gurasoen edo senide baten dendan lan egiteko. Baina badaude beste batzuk, zeinek lapurtu edo trafikatu behar dutenak euren gurasoen esanetan. Gazte hauek, egunero arrisku handian jartzen dira diru pixka bat lortzeko eta askotan hori ere ez dute eskuratzen.
Eta honetaz apate, denok dakigu badaudela gazte etorkinen taldeak eta askotan talde hauek arazo handiak izaten dituzte bertako beste gazte taldeekin; gehienetan talde hauen arteko harremanak ez dira batere honak arrazakeria kontuak direla eta, horregatik izaten dituzten arazo hauek borrokan amaitzen dira eta asko jipoituak izaten dira.
Guzti honengatik, zaiatu behar gara ahal dugun eta laguntza osoa ematen eta jakinarazi behar diegu eurekin gaudela eta arazoak badituzte edota laguntza behar badute gu hor egongo garela. Ez da erreza izango, batez ere eurek laguntzarik ez badute nahi baina zaiatu behar gara euren arazoak ulertzen eta ahalik eta hoberen laguntzen.
American Sociological Associationek egindako ikerketa baten arabera, haur eta gazte etorkinen hezkuntzan zerikusi handia dute euren jatorrizko herrialdeak, herrialde berria eta bertan bizi diren komunitateak. Arrazoi guzti hauek eragin txarra dute gazteen heziketan, batez ere jatorrizko herrialdea maila ekonomiko baxua badu edota hango egoera politikoa txarra bada.

lunes, 12 de enero de 2009

ZAZPI GALDERA

1. ZENBAT IKASLE ETORKINAK DAUDE?
Euskal Herriko eskoletan 13875 haur etorkin daude. Honek euskal eskoletako %4,8a dira.
2.NONGOAK DIRA HAURRAK?
Jatorririk ohikoena kolonbiarra da. Hauek etorkin guztien %16a osatzen dute. Ekuador (%11,5) eta Maroko (%8,5) jarraitzen diote.
3.ZELAN IKASTEN DUTE EUSKERA ETA GAZTELERA?
Egia ez badirudi ere, hizkuntza ez da garrantzitsua hauentzat. Eusko Jaurlaritzak errefortzu linguistikoko irakasleak bidaltzen ditu haur etorkinak dauden ikasgeletara euskera eta gaztelera irakasteko. Azkar ikasten dute.
4. GEHIAGO IKASTEN DUTE ESKOLA PUBLIKOAN?
Bai, askoz gehiago. Eskola publikoek haur etorkinen %68a hartzen dute. Eskola pribatuek orain dela bi urte baino %2 gehiago hartzen dute.
5.NAHIAGO DUTE GAZTELERA?
Bai. Haur etorkinen %48a A ereduan ikasten; baina euskal ikasleen %20ak baino ez du eredu honetan ikasten. Etorkinen beste %29a B ereduan ikasten dute eta geratzen den %23a D ereduan daude matrikulatuak.
6.EUSKERA IKASTEN ANIMATZEN DIRA?
Gutxinaka gutxinaka. Euskeraz ikasten duten etorkinak %10an igo dira.
7. NON BIZI DIRA?
Ikasle hauek era berdintsuan daude bananduak Euskal Herrian zehar. %56a Bizkaian bizi dira, %24a Gipuzkoan eta %20a Araban.

BERLUSCONIREN IDEIA

Orain dela gutxi artikulu bat irakurri nuen esaten zuena, Berlusconik ados dagoela haur etorkinak bertako umeetatik banatzeaz. Artikuluak esaten zuen, era honetara askoz ere erosoagoa izango dela irakasleentzak eta klaseko martxarentzat baina ez hartzeko diskriminazio bat moduan. Haur etorkinak beste klase baten egongo dira eta hemen hizkuntza ikasiko dute eta hizkuntza maila egokia lortzen dutenean ahal izango dute besteekin klasera joan.
Hau irakurtzerakoan nahiko arrituta geratu nahiz. Denbora guztian berdinatasunari buruz ari gara eta arrazakeriaren kontra eta egia esateko, hartutako erabaki hau pixka bat arrazista iruditzen zait. Noski dela erosoagoa etorkinak ez izatea gure geletan, holan ez gara gehiegi ezfortzatu behar eta ikasle gehienak izango dutela maila berdintsua, baina gure eginkizuna irakastea da eta horretarako behar ditugun ahalegin eta teknika guztiak erabili behar ditugu eta ez gara gure erosotasunean pentsatzen egongo.
Nire ustez, haur hauek beste klaseetan ipintzen, beste haurreekiko baztertzen ari gara eta gu gara bizkarra ematen ari garenok. Modu honetan ume hauek beraien artean itxiko dira eta ez dute besteekin erlazionatzeko ausardia izango. Integratzeko modurik onena besteekin egotea da; modu honetan askoz ere azkarrago ikasiko dute bertako hizkuntza hau behar izango dutelako besteekin erlazionatzeko.
Argi geratu denez ez zait batere ondo iruditzen Berlusconik artutako erabakia, sozietatea bera izango delako baztertzailea.

Hemen ipintzen dizuet helbidea artikulua irakur dezazuen.
http://www.webislam.com/?idt=11543

HAUR ETORKINEN GORAKADA

Interneten informazioa bilatzen nengoela, artikulu hau aurkitu dut eta ipintzea erabaki dut interesgarria iruditzen zaidalako ikustea zelako gorakada egon den Euskal Herriko eskoletan.

EL NUMERO DE ALUMNOS INMIGRANTES AUMENTA UN 120% EN DOS AÑOS EN LAS ESCUELAS VASCAS

La progresiva incorporación de alumnos inmigrantes en las escuelas vascas ha registrado un fuerte impulso en los dos últimos años. Entre mayo de 2003 y ese mismo mes de 2005 la cifra de estudiantes extranjeros
integrados en el sistema educativo de la comunidad ha pasado de 5.559 a 12.304, lo que supone un incremento del 121% -un 106% si se tienen en cuenta la enseñanza a adultos-, según un informe del sindicato Comisiones Obreras. Este colectivo supone ya el 4,5% de todos los niños y adolescentes hasta 16 años que acuden a clase en colegios y escuelas de la comunidad, tanto públicas como privadas.
De los 6.745 alumnos inmigrantes nuevos que se han matriculado en escuelas vascas en los dos últimos años, más de la mitad -3.947- lo han hecho en centros escolares de Vizcaya. Es en este territorio en el que se ha registrado también el incremento mayor desde 2003, de un 141%, por encima de la media de Euskadi.
En la actualidad, el 54% de los menores extranjeros están escolarizados en territorio vizcaíno. Las últimas incorporaciones a las aulas no han alterado el mapa del reparto de la inmigración por redes. Las escuelas públicas han recibido a 4.780 alumnos más en estos dos años, lo que supone un crecimiento del 124%, por encima de la media de la comunidad. Los colegios privados-concertados han sentado en sus aulas a 1.965 nuevos estudiantes extranjeros, un aumento del 103%. Siete de cada diez niños inmigrantes acuden a escuelas públicas.
La distribución de esta última oleada de inmigración es muy diferente por territorios. Mientras en Vizcaya el reparto ha permitido moderar el desequilibrio entre redes, en Álava lo ha acentuado. De los 3.947 nuevos alumnos del territorio vizcaíno, 2.745 se han matriculado en escuelas públicas y el resto, 1.183, en colegios privados. En Álava, sólo 195 de los 1.387 estudiantes han recalado en la red privada. En este territorio el 82% de los inmigrantes estudian encentros públicos frente al 45% de Guipúzcoa.
Artikulua ElCorreo

NIRE GELA

Orain arte idatzi dut entzun edo irakurria dudanari buruz, baina uste dut zeozer ere aportatu ahal dudala nire esperientziatik.
Pasa den urtean prakticum I-ta egin nuen eta egon nintzen eskolan bazeuden haur etorkinak. Gainera etorkinen aniztasuna zegoen, batzuk hego amerikarrak ziren, beste bat afrikarra eta beste bat irlandarra zen. Hogei umeetako klase baten lau haur etorkin zeuden, eta ez bakarrik ni egon nintzen gela horretan, baizik eta ia klase gehienetan bazeuden. Argi dago gero eta gehiago aurkitu ahal izango ditugula.
Gela hau, B ereduko gela zen eta jakina den bezala, eredu honetan irakasgaien erdia baino gehiago euskeraz ematen dira. Gainera lehenengo mailan nengoenez irakurtzen ikasten zeuden eta hau ere euskeraz. Haur hauek ere ikasi behar izan zuten euskeraz hitz egiten eta irakurtzen eta gehienak lortu zuten. Batzuk geratzen ziren klaseen ostean errefortzu moduan etxeko lanak egiten salantzak galdetzen...
Egia da esfortzu handia egin behar dela haur hauen integrazioa lortzeko eta modu honean hezitzeko, baina behin emaitza ikusita ahaztu egiten da egindako esfortzua.

HAURREN INTEGRAZIOA

http://es.youtube.com/watch?v=jXL5BeHQqBg
Youtuben aurkitu daitekeen bideo honetan ikusi daitezke haur etorkin batzuk guztiz integratuak, hau da, badaukate espainiar lagunak eta hauek errespetu osoz tratatzen dira. Egoera hau izan beharko zen leku guztietan aurkitu beharko genuena, hau da tolerantzia eta integrazioa; baina ez da beti horrela geratzen, batez ere nagusiagoak diren haurrek. Hauek nerabezaroan badoaz beste herrialde batera ez dira hain zabalak izaten eta normalean atzerritarrekin elkartzen dira gehien bat. Era honetan, baztertzen dira eta ez dute ahaleginik egitzen sozietate berri horretan txertatzeko.

martes, 6 de enero de 2009

Orain dela egun batzuk unibertsitatean egon ziren hitzaldi batzuetan egon nintzen. Bertan hainbat gaiei buruz hitz egin zen eta hauetako bat haur etorkinei buruzkoa izan zen. Atal hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta asko ikasi nuen Amalia Barquinek esandakoaz. Konturatu nintzen guk, irakasleok, daukagula haur hauen porroten errua; ez dakigula zeintzuk diren hauen beharrizanak eta ez dakigula modu egoki batean orientatu.
Esate baterako, hasiera batean, haur etorkin bat datorrenean hizkuntzari buruzko ematen zaizkien informazioa ezkasa da, ez zaie era egoki batean aholkatzen. Guraso gehienei esaten zaie bere semeak A ereduan sartzeko eta honek izugarrizko atzerapena ekartzen du. Bertokoak pentsatzen dugu gure seme alabak eredu euskaldunean hezitu behar ditugula, baina kanpokoak datozenean ez diegu hau transmititzen; zeozer ez dabil ondo.
Haur etorkinak datozenean ez dakite gure hizkuntza, horregatik irakatzi behar dizkiegu hauentzat egokiena izango dena. Ez gara mugatu behar gazteleran, Euskal Herrian euskara da hizkuntza ofiziala eta heuren etorkizunera begira hau izango da erabakirik egokiena.