lunes, 12 de enero de 2009

BERLUSCONIREN IDEIA

Orain dela gutxi artikulu bat irakurri nuen esaten zuena, Berlusconik ados dagoela haur etorkinak bertako umeetatik banatzeaz. Artikuluak esaten zuen, era honetara askoz ere erosoagoa izango dela irakasleentzak eta klaseko martxarentzat baina ez hartzeko diskriminazio bat moduan. Haur etorkinak beste klase baten egongo dira eta hemen hizkuntza ikasiko dute eta hizkuntza maila egokia lortzen dutenean ahal izango dute besteekin klasera joan.
Hau irakurtzerakoan nahiko arrituta geratu nahiz. Denbora guztian berdinatasunari buruz ari gara eta arrazakeriaren kontra eta egia esateko, hartutako erabaki hau pixka bat arrazista iruditzen zait. Noski dela erosoagoa etorkinak ez izatea gure geletan, holan ez gara gehiegi ezfortzatu behar eta ikasle gehienak izango dutela maila berdintsua, baina gure eginkizuna irakastea da eta horretarako behar ditugun ahalegin eta teknika guztiak erabili behar ditugu eta ez gara gure erosotasunean pentsatzen egongo.
Nire ustez, haur hauek beste klaseetan ipintzen, beste haurreekiko baztertzen ari gara eta gu gara bizkarra ematen ari garenok. Modu honetan ume hauek beraien artean itxiko dira eta ez dute besteekin erlazionatzeko ausardia izango. Integratzeko modurik onena besteekin egotea da; modu honetan askoz ere azkarrago ikasiko dute bertako hizkuntza hau behar izango dutelako besteekin erlazionatzeko.
Argi geratu denez ez zait batere ondo iruditzen Berlusconik artutako erabakia, sozietatea bera izango delako baztertzailea.

Hemen ipintzen dizuet helbidea artikulua irakur dezazuen.
http://www.webislam.com/?idt=11543

No hay comentarios:

Publicar un comentario