Uda dela eta, burura etortzen zait gai honekin zerikusia duen beste gai bat. Durangaldean ( eta suposatzen dut beste leku batzuetan ere egiten dela) uda guztietan haur errusiarrak eta saharatarrak etortzen dira. Haur hauek udaren hasieran etortzen dira eta hau bukatzerakoan bueltatzen diera euren jatorrizko herrialdeetara. Hauetako askok, ume zurtxak dira baina beste batzuk badaukate familia.
Familia askok parte hartzen dute proiektu honetan eta gehienak urtero errepikatzen dute esperientzia hau, gainera urtero ekartzen dute ume bere euren etxera. Familia hauek oso esperientzia ona, hezgarria eta polita dela diote; haurrek ia ezer edukitzetik datozte eta, hasieran batez ere, oso eskertuak daude ematen zaizkion gauzekin. Haurrek ere oso pozik egoten dira hemen eta mundu berri bat ezagutzen dute: igerilekura egunero joaten dira, nahi duten guztia jaten dute, nahi duten guztia erosten diete...
Baina txarrena, joateko orduan heltzen da; familiak maitasun hasko hartzen diete haurrei eta haurrek familiei eta momentu txarrak pastzen dira. Gainera, haur saharatarren kasuan, adin batera heltzerakoan ezin dira gehiago etorri eta hau kolpe handia izaten da familientzako eta haurrentzako.
Baina badude familia askok urtean zehar proiektuarekin jarraitzen dutenak eta bidaiak antolatzen dituzte haurrak bisitazen joateko eta gauzak eramateko.
Niri proiektu hau asko gustatzen zait pentsatzen dudalako aukera hona dela haur batzuentzako euren errealitatetik irtetzeko hilabete batzuetan zehar, denbora gutxi da, baina oso onuragarria da haurrentzako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario