Orain kurtso berria hastear dago eta bertoko haurrekin batera, beste herrialdetako haurrak hasiko dira eskolara joaten. Hauetako batzuk, txikiak izango dira eta haur hezkuntzan hasiko dira, honek hemengo batzuk bezala ez dute euskera jakingo eta txikitatik ikasiko dute hizkuntza berri hau ia sailtasunik gabe. Baina beste batzuk nagusiagoak izango dira eta hauek bai izango dituztela zailtasunak hizkuntza berria ikasteko eta bertoko talde baten barnean integratzeko.
Hizkuntza kontua dela eta, eskola askotan, euskera ordu gehiago eskaintzen zaizkie haur hauei eta programa desberdinak egiten dira haur hauek hizkuntza ikas dezaten. Baina mota honetako programak ez dira bakarrik eskoletan egiten; Durangon badago aisialdi talde bat non haur etorkinak arratsaldero joaten dira eta bertan ekintza desberdinen bidez umeak euskera ikasten dute. Proiektu honen hoberena da ez dutela liburuekin ikasten, haur hauek hitz egiten eta hizkuntzan barneratzen ikasten dute eta, modu dibertigarri honetan gehiago eta gustorago ikasten dute hizkuntza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario