Orain dela egun batzuk unibertsitatean egon ziren hitzaldi batzuetan egon nintzen. Bertan hainbat gaiei buruz hitz egin zen eta hauetako bat haur etorkinei buruzkoa izan zen. Atal hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta asko ikasi nuen Amalia Barquinek esandakoaz. Konturatu nintzen guk, irakasleok, daukagula haur hauen porroten errua; ez dakigula zeintzuk diren hauen beharrizanak eta ez dakigula modu egoki batean orientatu.
Esate baterako, hasiera batean, haur etorkin bat datorrenean hizkuntzari buruzko ematen zaizkien informazioa ezkasa da, ez zaie era egoki batean aholkatzen. Guraso gehienei esaten zaie bere semeak A ereduan sartzeko eta honek izugarrizko atzerapena ekartzen du. Bertokoak pentsatzen dugu gure seme alabak eredu euskaldunean hezitu behar ditugula, baina kanpokoak datozenean ez diegu hau transmititzen; zeozer ez dabil ondo.
Haur etorkinak datozenean ez dakite gure hizkuntza, horregatik irakatzi behar dizkiegu hauentzat egokiena izango dena. Ez gara mugatu behar gazteleran, Euskal Herrian euskara da hizkuntza ofiziala eta heuren etorkizunera begira hau izango da erabakirik egokiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario