lunes, 7 de septiembre de 2009

Orain kurtso berria hastear dago eta bertoko haurrekin batera, beste herrialdetako haurrak hasiko dira eskolara joaten. Hauetako batzuk, txikiak izango dira eta haur hezkuntzan hasiko dira, honek hemengo batzuk bezala ez dute euskera jakingo eta txikitatik ikasiko dute hizkuntza berri hau ia sailtasunik gabe. Baina beste batzuk nagusiagoak izango dira eta hauek bai izango dituztela zailtasunak hizkuntza berria ikasteko eta bertoko talde baten barnean integratzeko.
Hizkuntza kontua dela eta, eskola askotan, euskera ordu gehiago eskaintzen zaizkie haur hauei eta programa desberdinak egiten dira haur hauek hizkuntza ikas dezaten. Baina mota honetako programak ez dira bakarrik eskoletan egiten; Durangon badago aisialdi talde bat non haur etorkinak arratsaldero joaten dira eta bertan ekintza desberdinen bidez umeak euskera ikasten dute. Proiektu honen hoberena da ez dutela liburuekin ikasten, haur hauek hitz egiten eta hizkuntzan barneratzen ikasten dute eta, modu dibertigarri honetan gehiago eta gustorago ikasten dute hizkuntza.

miércoles, 2 de septiembre de 2009

Uda dela eta, burura etortzen zait gai honekin zerikusia duen beste gai bat. Durangaldean ( eta suposatzen dut beste leku batzuetan ere egiten dela) uda guztietan haur errusiarrak eta saharatarrak etortzen dira. Haur hauek udaren hasieran etortzen dira eta hau bukatzerakoan bueltatzen diera euren jatorrizko herrialdeetara. Hauetako askok, ume zurtxak dira baina beste batzuk badaukate familia.
Familia askok parte hartzen dute proiektu honetan eta gehienak urtero errepikatzen dute esperientzia hau, gainera urtero ekartzen dute ume bere euren etxera. Familia hauek oso esperientzia ona, hezgarria eta polita dela diote; haurrek ia ezer edukitzetik datozte eta, hasieran batez ere, oso eskertuak daude ematen zaizkion gauzekin. Haurrek ere oso pozik egoten dira hemen eta mundu berri bat ezagutzen dute: igerilekura egunero joaten dira, nahi duten guztia jaten dute, nahi duten guztia erosten diete...
Baina txarrena, joateko orduan heltzen da; familiak maitasun hasko hartzen diete haurrei eta haurrek familiei eta momentu txarrak pastzen dira. Gainera, haur saharatarren kasuan, adin batera heltzerakoan ezin dira gehiago etorri eta hau kolpe handia izaten da familientzako eta haurrentzako.
Baina badude familia askok urtean zehar proiektuarekin jarraitzen dutenak eta bidaiak antolatzen dituzte haurrak bisitazen joateko eta gauzak eramateko.
Niri proiektu hau asko gustatzen zait pentsatzen dudalako aukera hona dela haur batzuentzako euren errealitatetik irtetzeko hilabete batzuetan zehar, denbora gutxi da, baina oso onuragarria da haurrentzako.
Orain arte, batez ere hitz egin dut haur etorkinei eta eskolari buruz, baina haur eta gazte hauek eskolatik irtetzen direnean badute ere bere bizitza eta batzuentzat ez da erreza eguneroko bizitza horreri aurre egiteak.
Askok, eskolatik irtetzerakoan, etxera joan behar dira bertan laguntzeko edo bere gurasoen edo senide baten dendan lan egiteko. Baina badaude beste batzuk, zeinek lapurtu edo trafikatu behar dutenak euren gurasoen esanetan. Gazte hauek, egunero arrisku handian jartzen dira diru pixka bat lortzeko eta askotan hori ere ez dute eskuratzen.
Eta honetaz apate, denok dakigu badaudela gazte etorkinen taldeak eta askotan talde hauek arazo handiak izaten dituzte bertako beste gazte taldeekin; gehienetan talde hauen arteko harremanak ez dira batere honak arrazakeria kontuak direla eta, horregatik izaten dituzten arazo hauek borrokan amaitzen dira eta asko jipoituak izaten dira.
Guzti honengatik, zaiatu behar gara ahal dugun eta laguntza osoa ematen eta jakinarazi behar diegu eurekin gaudela eta arazoak badituzte edota laguntza behar badute gu hor egongo garela. Ez da erreza izango, batez ere eurek laguntzarik ez badute nahi baina zaiatu behar gara euren arazoak ulertzen eta ahalik eta hoberen laguntzen.
American Sociological Associationek egindako ikerketa baten arabera, haur eta gazte etorkinen hezkuntzan zerikusi handia dute euren jatorrizko herrialdeak, herrialde berria eta bertan bizi diren komunitateak. Arrazoi guzti hauek eragin txarra dute gazteen heziketan, batez ere jatorrizko herrialdea maila ekonomiko baxua badu edota hango egoera politikoa txarra bada.