Orain arte idatzi dut entzun edo irakurria dudanari buruz, baina uste dut zeozer ere aportatu ahal dudala nire esperientziatik.
Pasa den urtean prakticum I-ta egin nuen eta egon nintzen eskolan bazeuden haur etorkinak. Gainera etorkinen aniztasuna zegoen, batzuk hego amerikarrak ziren, beste bat afrikarra eta beste bat irlandarra zen. Hogei umeetako klase baten lau haur etorkin zeuden, eta ez bakarrik ni egon nintzen gela horretan, baizik eta ia klase gehienetan bazeuden. Argi dago gero eta gehiago aurkitu ahal izango ditugula.
Gela hau, B ereduko gela zen eta jakina den bezala, eredu honetan irakasgaien erdia baino gehiago euskeraz ematen dira. Gainera lehenengo mailan nengoenez irakurtzen ikasten zeuden eta hau ere euskeraz. Haur hauek ere ikasi behar izan zuten euskeraz hitz egiten eta irakurtzen eta gehienak lortu zuten. Batzuk geratzen ziren klaseen ostean errefortzu moduan etxeko lanak egiten salantzak galdetzen...
Egia da esfortzu handia egin behar dela haur hauen integrazioa lortzeko eta modu honean hezitzeko, baina behin emaitza ikusita ahaztu egiten da egindako esfortzua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario