lunes, 12 de enero de 2009

NIRE GELA

Orain arte idatzi dut entzun edo irakurria dudanari buruz, baina uste dut zeozer ere aportatu ahal dudala nire esperientziatik.
Pasa den urtean prakticum I-ta egin nuen eta egon nintzen eskolan bazeuden haur etorkinak. Gainera etorkinen aniztasuna zegoen, batzuk hego amerikarrak ziren, beste bat afrikarra eta beste bat irlandarra zen. Hogei umeetako klase baten lau haur etorkin zeuden, eta ez bakarrik ni egon nintzen gela horretan, baizik eta ia klase gehienetan bazeuden. Argi dago gero eta gehiago aurkitu ahal izango ditugula.
Gela hau, B ereduko gela zen eta jakina den bezala, eredu honetan irakasgaien erdia baino gehiago euskeraz ematen dira. Gainera lehenengo mailan nengoenez irakurtzen ikasten zeuden eta hau ere euskeraz. Haur hauek ere ikasi behar izan zuten euskeraz hitz egiten eta irakurtzen eta gehienak lortu zuten. Batzuk geratzen ziren klaseen ostean errefortzu moduan etxeko lanak egiten salantzak galdetzen...
Egia da esfortzu handia egin behar dela haur hauen integrazioa lortzeko eta modu honean hezitzeko, baina behin emaitza ikusita ahaztu egiten da egindako esfortzua.

HAURREN INTEGRAZIOA

http://es.youtube.com/watch?v=jXL5BeHQqBg
Youtuben aurkitu daitekeen bideo honetan ikusi daitezke haur etorkin batzuk guztiz integratuak, hau da, badaukate espainiar lagunak eta hauek errespetu osoz tratatzen dira. Egoera hau izan beharko zen leku guztietan aurkitu beharko genuena, hau da tolerantzia eta integrazioa; baina ez da beti horrela geratzen, batez ere nagusiagoak diren haurrek. Hauek nerabezaroan badoaz beste herrialde batera ez dira hain zabalak izaten eta normalean atzerritarrekin elkartzen dira gehien bat. Era honetan, baztertzen dira eta ez dute ahaleginik egitzen sozietate berri horretan txertatzeko.

martes, 6 de enero de 2009

Orain dela egun batzuk unibertsitatean egon ziren hitzaldi batzuetan egon nintzen. Bertan hainbat gaiei buruz hitz egin zen eta hauetako bat haur etorkinei buruzkoa izan zen. Atal hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta asko ikasi nuen Amalia Barquinek esandakoaz. Konturatu nintzen guk, irakasleok, daukagula haur hauen porroten errua; ez dakigula zeintzuk diren hauen beharrizanak eta ez dakigula modu egoki batean orientatu.
Esate baterako, hasiera batean, haur etorkin bat datorrenean hizkuntzari buruzko ematen zaizkien informazioa ezkasa da, ez zaie era egoki batean aholkatzen. Guraso gehienei esaten zaie bere semeak A ereduan sartzeko eta honek izugarrizko atzerapena ekartzen du. Bertokoak pentsatzen dugu gure seme alabak eredu euskaldunean hezitu behar ditugula, baina kanpokoak datozenean ez diegu hau transmititzen; zeozer ez dabil ondo.
Haur etorkinak datozenean ez dakite gure hizkuntza, horregatik irakatzi behar dizkiegu hauentzat egokiena izango dena. Ez gara mugatu behar gazteleran, Euskal Herrian euskara da hizkuntza ofiziala eta heuren etorkizunera begira hau izango da erabakirik egokiena.

jueves, 27 de noviembre de 2008

HAUR ETORKINAK GAUR EGUNGO ESKOLETAN

Izenburuan ikus daiteken bezala, nire gaia haur etorkinak gaur egungo eskoletan izango da. Ez dut bakarrik Euskal Herrira mugatu nahi, gure dudana gai honi buruz ikuspegi orokor bat ematea da. Gai hau aukeratu dut nire blogg-a egiteko, uste dudalako nahiko gai interesgarria dela eta guri oso gertu tokatuko zaigulako bizitzea gutxi barru.
Gaur egun gero eta ume etorkin gehiago daude guere inguruan eta ume hauek, noski, eskolara joan behar dira eta normalean arazoak izaten dituzte euren gela eta ikaskide berriekin integratzeko. Izan ere, ez da inorentzako erreza leku berri batera joatea eta, are gutxiago ere, hizkuntza eta kultura berri batean integratzea.
Batzuk, ikusten dute hau arazo bat moduan, pentsatzen dutelako ezin izango dituztela klaseko maila mantendu eta hizkuntzarekin arazoak izango dituztelako; baina denetarik dago eta badaude haur asko oso ondo integratu direnak eta gure hizkuntza, ia hemengoak baino hobeto menperatzen dituztenak.
Horregatik interesatzen zait gai hau lantzea, ikusteko dauden kasu desberdinak eta haur hauen errealitate desberdina.
Espero dut interesgarria izatea eta zuen gustokoa ere.

jueves, 23 de octubre de 2008

lortu dugu, eskerrak!!!

denbora asko egon gara hau egiteko baina azkenean lortu dugu blog bat egitea.