jueves, 27 de noviembre de 2008

HAUR ETORKINAK GAUR EGUNGO ESKOLETAN

Izenburuan ikus daiteken bezala, nire gaia haur etorkinak gaur egungo eskoletan izango da. Ez dut bakarrik Euskal Herrira mugatu nahi, gure dudana gai honi buruz ikuspegi orokor bat ematea da. Gai hau aukeratu dut nire blogg-a egiteko, uste dudalako nahiko gai interesgarria dela eta guri oso gertu tokatuko zaigulako bizitzea gutxi barru.
Gaur egun gero eta ume etorkin gehiago daude guere inguruan eta ume hauek, noski, eskolara joan behar dira eta normalean arazoak izaten dituzte euren gela eta ikaskide berriekin integratzeko. Izan ere, ez da inorentzako erreza leku berri batera joatea eta, are gutxiago ere, hizkuntza eta kultura berri batean integratzea.
Batzuk, ikusten dute hau arazo bat moduan, pentsatzen dutelako ezin izango dituztela klaseko maila mantendu eta hizkuntzarekin arazoak izango dituztelako; baina denetarik dago eta badaude haur asko oso ondo integratu direnak eta gure hizkuntza, ia hemengoak baino hobeto menperatzen dituztenak.
Horregatik interesatzen zait gai hau lantzea, ikusteko dauden kasu desberdinak eta haur hauen errealitate desberdina.
Espero dut interesgarria izatea eta zuen gustokoa ere.